

Disko hau Eduardo Chillidaren jaiotzaren lehen mendeurrena omentzen duen sorkuntza artistikoko proiektu batetik sortu zen. Musikenek Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioarekin batera antolatuta eta Unai Urrechoren zuzendaritzapean, 2024ko abenduan eskainitako kontzertuan Ramon Lazkano eta Gabriel Erkoreka euskal konpositore ezagunen lanak hartzen ditu barne, biak Musikeneko irakasleak, bai eta Jon Esnaola Musikeneko ikasleari enkarguz eskatutako “Gravitaciones” lanaren erabateko estreinaldia ere.
1. J.S. BACH / A. WEBERN. Ofrenda Musical. Ricercar a 6.
2. JON ESNAOLA. Gravitaciones
3. RAMON LAZKANO. Egan-4
4. GABRIEL ERKOREKA. Tenebrae
5. PAUL HINDEMITH. Kammermusik Op. 24 n°.1