Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa |
|
Erantzulea |
Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua (IFZ: G20738423) |
Helburuak |
Musikenerekin lotutako produktuen salerosketa- eta banaketa-zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea, horiek online kontratatzeko eta gauzatzeko aukera barne. Harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea Musikene eta interesa duten pertsonen artean. Gure jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea edota zabaltzea. Jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea. Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea. |
Legitimizazioa |
Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Musikeneren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Eskubideak |
Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Europa Plaza, 2, 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuen.babesa@musikene.eus edo 943023750 telefono zenbakian |
Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
1. Tratamenduaren Erantzulea
Tratamenduaren Erantzulea Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua, aurrerantzean Musikene, fundazioa edo Tratamenduaren Erantzulea.
I.F.Z.: G20738423
Helbidea: Europa Plaza, 2
Herria: 20018 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943023750
Helbide elektronikoa: info@musikene.eus
2. Indarrean dagoen legeria
Musikenek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (RGPD).
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (LOPDGDD).
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Musikeneren online denda www.denda.musikene.com da.
Musikenek sare sozialetan dituen kanal ofizialak honako hauek dira.
Facebook: https://www.facebook.com/musikenet
Twitter: https://twitter.com/musikenet
YouTube: https://www.youtube.com/user/Musikenet
Instagram: https://www.instagram.com/musikenet/
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Musikeneren webgune eta sare sozialetako kanal ofizialei webgunea deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Musikeneren webgune edo sare sozial eta profesionalen bitartez (posta elektroniko, gune pribatua, online denda, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Musikeneren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Musikenen egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a. Musikenerekin lotutako produktuen salerosketa- eta banaketa-zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea, horiek online kontratatzeko eta gauzatzeko aukera barne.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (kontratu-harremana RGPD 6.1.b art.)
b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
c. Musikenek kudeatutako jarduerei buruz eta fundazioak parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgune, sare sozial eta profesionalen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; Musikenerekin lotutako produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Musikeneren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
5. Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, merkataritza, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Epe honen ondoren, datuak ezabatu egingo dira, konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuta.
6. Sekretu eginbeharra
Musikene erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Musikeneko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
7. Datu pertsonalak biltzea
Musikenek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioan, gune pribatuan, online dendan, e.a.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Musikenek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Musikenek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Curriculum vitaea Musikenen lan egiteko hautagaitza formularioen, posta elektronikoaren, sare sozial edo profesionalen kanalen edo antzeko mekanismoen bidez eskaintzen duenari jakinarazten zaio bere enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak Musikeneren tratamendu sistemetan sartuko direla. Zure datuak erabili ahal izango dira Musikeneko langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte har dezazun. Prozesu horiek Musikene berak kudeatu ditzake, edo Musikenek langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatu ditzake kanpoko enpresek.
Webgune honen gune pribatua edo online denda erabiltzean, baita webgunearen bitartez informazioa bidali behar bada ere, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, info@musikene.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den baja eman edo Unsuscribe mekanismoa erabiliz.
9. Sarbide gakoen erabilera
Webguneko gune pribatura edo online dendara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonos, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
Musikenek gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneako eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Musikeneri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.
Musikenek eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, Musikenerekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake (esate baterako, Facebook, YouTube, Instagram). Musikenek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Musikenerekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Musikeneren menpe.
11. Segurtasun Neurriak
Musikenek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Musikeneren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
12. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943023750 telefono zenbakia edo info@musikene.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
13. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Musikene Denda. Europa Plaza, 2, 20018 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa), telefonoa: 943023750 edo, bestela, info@musikene.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
14. Datuak Babesteko Ordezkaria
Datu Pertsonalak Babesteko (EB) 2016/679 Europako Arautegiak (datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, RGPD) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduko 3/2018 Lege Organikoak (LOPDGDD) bermatuz, Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuak jakinarazten du Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela eta interesdun guztien eskura jartzen dituela bere datuak:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D 20011 Donostia / San Sebastian (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943453588
Helbide elektronikoa: info@dpobide.com
15. Indarraldia eta aldaketak
Musikenek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Musikenek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Musikenek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
16. Jurisdikzioa
Musikene eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Musikene eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Musikenek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.