Euskara Espaņol English
Dirua:

  Datu pribatuak

  Bilatu

  Kontaktu

  Erregistratu

  Login

  Irten

SASKIA
orain zure saskian
0 produktu
HASIERA
NIRE KONTUA
BALDINTZAK
SASKIA
ESKAERA EGIN
Atalak
 Argitarapenak



 Musika

Erabilera Baldintzak

Baldintza Orokorrak

  • Baldintza Orokor hauek osatzen dituzten klausulek bi alderdiak hartzen dituzte eraginpean, eta salerosketa-kontratuaren zati bereiztezina osatzen dute. Bezeroak eskatuta eskaera gauzatzen den unean hasten da indarrean kontratu hori, jarraian zehaztuko diren kontratazio-mekanismoen bitartez, eta hori guztia borondatearen eta alderdi kontratugileen arteko itunen autonomiaren printzipioa jasotzen duen Kode Zibilaren 1255. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
    Musikeneren erosketa-zerbitzuko kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak bete-betean bermatzeko, Baldintza Orokor hauek honako hauetan jasotakoaren arabera ezartzen dira: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako ekainaren 19ko 26/84 Legea, Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/98 Legea, Txikizkako Merkataritza Antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/96 Legea, Kode Zibila, ekainaren 8ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/31 EE Zuzentaraua, informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea, eta horiek guztiak garatzen dituen araudia.
  • Prezio-politika: Musikenek une oro alda dezake bere web-orriaren bitartez eskainitako produktu eta zerbitzuen prezioa. Bezeroari produktuen ziurtasuna eta segurtasuna bermatzeko, eskaera egiterakoan publizitatean indarrean dagoen prezioa aplikatuko da, eta dagokion ordainketa egingo da.
  • Edozeinek izango du nabigatzeko eta Musikeneren produktuak ikusteko aukera.
  • Musikeneren edozein produktu eskatzeko, erosleak erregistratua egon beharko du.
  • Musikenen erregistratzea doakoa da. Pasahitza sartuta, bezeroak bere datu pertsonalak eskura ditzake, baita une oro datu horiek aldatu ere. Produktu eta eskaintzen bidalketa eta fakturazioa erraztea da erregistratzearen helburua.
  • Erregistratzean, zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko aukera ematen diguzu. Erregistratzean jasoko dugun informazioa guztiz konfidentziala izango da, eta Musikenetik kanpoko pertsonek ez dute informazio hori jasotzeko inolako aukerarik izango.
  • Musikeneren produktu baten erreserba egiten duen bezeroak horren berrespena jasotzen badu, posta elektroniko bidez edo Jarraipen Orriaren bitartez, Espainiako legeen arabera eta gaztelaniaz kontratu bat egin izana onartzen du.
  • Bukaera onari baldintzatutako erosketa: Musikenek eskainitako salgaia saltzeko eta bidaltzeko konpromisoa hartu du, baina konpromiso hori iragarritako produktuaren stockaren eta izakinak agortu arte produktu hori baliatzeko dauden aukeren eraginpean egongo da. Horregatik, Musikenek, bezeroari kalitatea eta zerbitzua eskaintzeko hartu duen konpromisoarekin bat eginez, publizitatutako produktuak une oro eskuragarri egon daitezen ahalegintzen da. Nolanahi ere, eskaeranitz elkarreragilearen ezohiko zirkunstantziak edo produktuaren izakinak agortzea dakarten beste edozein zirkunstantzia gertatzen badira, eskaera eta alderdiek sinatutako kontratua indarrik gabe geratuko dira klausula honen arabera. Hori betez, bezeroari itzuli egingo zaizkio aldez aurretik ordaindutako diru-kopuruak, eta alderdiek ez dute inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango kontratua ez betetzeagatik, sortutako kaltearengatik edo lortu gabeko irabaziengatik.

Produktu-salmenta
  • Musikenen eskaera bat egin aurretik, izena eta pasahitza eskatuko dizkizute, eta gainera honako Salmenta Baldintza hauek onartu beharko dituzu eskaera berretsi aurretik.
  • Produktuaren zenbatekoa, garraio-kostuak eta garraio-asegurua Musikenen duzun kontura kargatuko dira erosketaren gurditxoaren bitartez, eskaera egingo den unean.
  • Eskaera edo erreserba bat egiten denean, orri honetan azaldutako SALMENTA BALDINTZAK onartu dituzula hartuko da aintzat.

Ordainketak
  • Ordainketak egiteko, Txartela (Visa , Maestro eta Master Card) baino ezin da erabili.

Kreditu Txartelaren bitartez egindako ordainketa Erosketa segurua bada soilik onartzen da (CES), hau da, txartelaren titularra egiaztatzen bada.

 

 


Entrega eta bidaltzeko epea
  • Bezeroak adierazitako tokiaren sarrera nagusian entregatuko da eskaera, eta salgaia jasotzeko sinadura eta NANa eskatuko dira.

Bezeroak salgaiaren edukia eta egoera egiaztatuko du salgaia jasotzerakoan. Salgaia onartzen badu, albaranaren kopian sinatuko du eta garraiolariari itzuliko dio, eta horrela adieraziko du jasotakoarekin ados dagoela eta erreklamazioak aurkezteari uko egiten diola, eskatutako eta jasotako salgaiaren egokitasunaren eta identitatearen inguruan. Entregaren unean bezeroak jasotako salgaiak akatsak dituela ohartzen bada, edo salgai horrek kalteak jasan dituela ikusten badu, garraiolariaren albaranean emango du horren berri, eta Musikeneri jakinaraziko dio 24 orduko epean.

Bidalketak posta ziurtatuz egingo dira, honako tarifekin:

 NAZIONALA
 
  HELBIDEA
TOKIKOA UHARTE BERA CANARIAS, CEUTA, MELILLA ETA ANDORRA
Azken prezioa €
Muga 200g. 3,57 3,57 3,08
Muga 350g. 4,42 4,42 3,81
Muga 1Kg. 6,28 6,28 5,41
Muga 2Kg. 7,02 7,02 6,05

 

NAZIOARTEKOA
 
  HELBIDEA
1. EREMUA 2. EREMUA
EB EBtik kanpo
Azken Prezioa €
Muga 200g. 6,01 5,18 7,09
Muga 350g. 9,16 7,90 11,14
Muga 1000g. 13,20 11,38 20,24
Muga 2000g. 21,15 18,23 37,99

 


Itzulketak
  • Produktuak akatsak dituelako edo hondatuta dagoelako, edo okerreko produktua jaso duelako, edo erreklamazioa eragin dezakeen beste edozein arrazoirengatik, bezeroak erreklamazioa aurkezten badu, honako urrats hauei jarraituko zaie:
    * Entregaren unean, produktuaren akatsak adierazi, albaranean. Albaranean horren berri emateko aukera izan ez baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan entregaren egunean edo betiere entregaren ondoko 24 orduetan, posta elektronikoaren edo faxaren bitartez.
    * Kontuan hartu garraiolariari buruzko honako araudi hauek: ENTREGA ALBARANAk salgaiaren egoera egiaztatzen du. Entregaren unean, jasotzaileak nahitaez adierazi beharko du jasotakoak kalteak ote dituen eta bidalketa osorik burutu den. Ez da erreklamaziorik onartuko entrega-albaranetan adierazi ez bada eta erreklamazioa egitean entregaren unetik 24 ordu baino gehiago igaro badira. Salgaia jaso aurretik ez duzu albaranik sinatu behar. Banatzaileak aurkakoa esaten badizu, ez jaso salgaia, edo albaranean gertaera horren berri eman.
    * Produktu akastun bat ordeztu behar bada: Musikenek akastuna jasotzeko eta bezeroari inolako akatsik gabeko beste produktu bat emateko konpromisoa hartu du. Truke hori egiteko modurik ez badago, bezeroari aurreratutako diru-kopuru osoa itzuliko dio.

Datuen segurtasuna

  • Zure erosketa zuri helarazteko bakarrik erabiltzen dira zure datuak. Musikenek ziurtatzen dizu ez ditugula inoiz bestelako xedeetarako erabiliko, eta ez ditugula inoiz inoren esku utziko, ezein arrazoirengatik. Musikene datuak Babesteko Erregistro Orokorrean erregistratua dago, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Jarraitu
Copyright © 2007 Musikene Powered by osCommerce